Migel Angel Sukuntza leitzarrak nagusitasunez irabazi du Nafarroako txinga eramate txapelketa

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 15a, 09:57

Migel Angel Sukuntzak 22 plaza egin zituen Iruñean

22 plaza egin zituen leitzarrak eta eta 8 plaza pasatxo bigarren izan zen Daniel Saldias arraioztarrak 

Iruñeko Sanferminetako azken egunean jokatu zen Nafarroako gizonekoen txinga eramate txapelketa. Migel Angel Sukuntza leitzarra jaun eta jabe izan zen, 50na kiloko txingekin 22 plaza eta 0,70 metro egin zituen.

 

2009, 2010, 2011 eta 2012 urteetan txinga eramaten Nafarroako txapeldun izan zen Sukuntza baita urte pare batez Euskal Herriko azpitxapeldun ere. Azken aldian utzixeak zituen txingak baina indarrez bueltatu da plazara.

Daniel Saldias arraioztarra bigarren izan zen (8 plaza eta 2,40 metro), Irurtzungo Jon Irañeta hirugarren (6 plaza eta 1,16 metro) eta Iruñeko Albaro Zugarrondo laugarren (4 plaza eta laurden eta 5,55 metro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun