Herri afaria prestatuko dute Karmengo Amabirjin bezperan Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2016ko uztailaren 13a

Plaza inguruan bilduko dira ostiralean goizuetarrak afaltzera.

Hirugarren Patata tortilla lehiaketan ere edozeinek har dezake parte

2011n berreskuratako ohiturari eutsiz, uztailaren 15ean, ostirala, Amabirjin Karmengo bezpera dela eta Goizuetako plazan herri afaria eginen dute seigarren urtez, 20:30ean hasita. 21:30ean, garai bateko ohitura galdu gabe, suak piztuko dituzte. Euria eginen balu pilota plazan izango da afaria. Sagardoa, ardoa, platerak, edalontziak, labanak, eta abar udalak jarriko ditu.

 

Patata Tortilla lehiaketa ere izango da hirugarren aldiz, 19:00etatik 20:00etara. Edonork parte har dezake. Izena eman daiteke Umore Ona elkartean edo Amaia Kafetegian uztailaren 13a arte. Udalak emango ditu patata, tipula eta arrautzak. Sua, zartaria eta behar den tresneria, aldiz, norberak eraman behar du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun