Leitzako Anikote enpresa publikoak lanpostu berria sortzeko deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2016ko uztailaren 11

Langabezian egon eta 50 urte baino gehiago izan beharko dituzte hautagaiek eta uztailare 11tik 15era zabaldu da izen emateko epea

Anikote Leitza, S.L. enpresa publikoak, Leitzako Udalak sortutakoak, lanpostu berri bat sortzeko deialdia egin du. Lan eskaintza hau lan merkatura itzultzeko zailtasun gehien duen gizarte sektoreari begira egin da. Hau da, langabezian egon eta 50 urte edo gehiago izan beharko dituzte hautagaiek.

Lanpostua kirol instalakuntzetan mantentze lanak egiteko da eta kontratu mugagabea eginen bada ere, lan jardunaldi erdirako izanen da. Ez da formakuntza edo esperientzia minimorik eskatuko, nahiz eta aspektu horiek amaierako puntuaketan baloratuko diren. Bestetik, Leitzan erroldatuta egoteagatik puntu gehiago eskuratuko dituzte hautagaiek.

Izen emateko epea uztailaren 11an hasi eta 15ean bukatuko da. Ez da azterketa teorikorik egingo eta uztailaren 18an, astelehenean, proba praktikoak eginen dira. Uztailaren 19an berean lanean hasteko litzateke.

Edozein zalantza izanez gero, deitu Leitzako Udaletxera (948 510 009) edo idatzi posta elektronikoa helbide honetara: leitza@leitza.net

www.leitza.eus atarian ikusgai egonen dira oinarri eta baldintzak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun