Umore Ona elkartearen Eguna ospatuko dute igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 30a

Umore Onako areto-futbol taldea herriko gazteen kontra ariko da larunbat arratsaldean

Larunbatean, Umore Ona eta herriko gazteen arteko areto futbol partida ere jokatuko dute 

Umore Ona elkartearen atal ezberdinek bere eguna ospatuko dute uztailaren 3an. Aurretik, uztailaren 2an, larunbatean 18:00etan, Umore Ona eta herriko gazteen arteko areto futbol partida jokatuko dute. Igande goizeko 11:00etan pilota partidak jokatuko dituzte Umore Onako pilotariek eta ondoren, Umore Ona Abesbatza eta dantza taldearen emanaldia herrian zehar. 14:00etan bazkaria izanen dute Umore Ona elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun