Aldagelak, soroslearen gela, sarrera errezteko ranpa, terraza berritu eta bestelako lanak egin dira. Guztira, Udalak 115.000 euroko inbertsioa egin du. Gainera, azken astean, herritarren artean auzolana deitu eta pintaketa eta garbiketa lanak egin ziren hogeita hamarren bat lagunen artean.
Hau ospatzeko, ostiralean irekiera festa ospatuko da. Umeentzako puzgarriak egonen dira eta egun horretan sarrera doan izanen da.
Jende asko etorri daitekeela aurreikusiz, sorosleen zerbitzua indartuko da.