Herriaren etorkizunaz hausnartuko dute Aranoko haur eta gaztetxoek uztailaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 29a

Arano etorkizunean irudikatuko dute herriko txikiek.

Ostiralean 10:00etan egingo dute saio berezia, ‘Nolako Arano nahi duzue hemendik urte batzuetara bertan bizitzeko?’ galderari erantzunez

Arano etorkizun batean irudikatzeko egitekoa izango dute herriko txikiek. Konturatu gabe euren gain hartzen ari dira herrian garrantzia handia duten ohitura batzuen jarraikortasuna eta bizirautea.

 

Horregatik, herriaren etorkizuna bermatuko duten gaztetxoei galdetuko diete, nolako Arano nahi duten hemendik urte batzuetara bertan bizitzeko. Hortik ateratako ondorioak hurrengo saio batean, gainerako herritarrei azalduko dizkiete.

Herriko elkartean,  ostiralean 10:00etan egin dute hitzordua. Animatu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun