Sanjuan bezperako ekitaldiak prest dituzte Leitzan ere

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 22a

Leitzako plazan giro polita izanen da San Juan bezperan.

Umeek Ingurutxoa dantzatuko dute arratsaldean, herri afaria izanen dute plazan eta gauerdian suak piztu

Uda ate-joka dugu eta solstizioa ospatzeko tenorea iritsi da. Aspaldikoa da sanjuan bezpera ospatzeko ohitura Leitzan ere eta urtero, jendetza biltzen da plazan ekainaren 23an. 

 

Egitaraua urterokoa izanen da, 18:30ean umeek ingurutxoa dantzatuko dute plazan eta ondoren txistor opilak eta freskagarriak banatuko dizkiete gaztetxoei. 21:00ak aldera plazan herri afaria izanen da, lagunarte bakoitzak etxetik ekarriko du jatekoa. 00:00ak aldera suak piztuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun