2013ko azaroan ospatu zuten lehenbizikoz Torrea Libre Eguna 35/02 epaiketaren harira eta geroztik, urtero antolatu dute babesa adierazteko beste hainbat ekitaldirekin batera. Ez da ahaztu behar, itxiera gauzatu ez den arren, 2015ean Espainiako auzitegiek Herriko Taberna betiko ixteko agindu zutela.
Egun osoko egitaraua
Ekainaren 18an, goizean goizetik hasiko dira ekitaldiak 10:00etan mural margoketa eta 11:00etan umeentzako tailerrak antolatu dituzte. 14:30ean bazkaria izanen da eta 7 euroren truke zizkamizkak, paella eta izozkia jateko aukera izanen da. Txartelak Torrean eskura litezke ostiralera arte. 17:00etan mosaiko erraldoia eginen dute eta 19:30etik aurrera afariak Torrean. Sagardo egunaren baitan, Hesian taldeak kontzertua ematekoa du plazan eta hori bukatzean, 22:30etik aurrera DJa izango da Torrean.