Udaleku irekiak antolatu dituzte uztailaren 11tik abuztuaren 5era Areson

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 14a, 09:57

Kirol Mankomunitatearen eskutik, bi pertsona kontratatuko dituzte begirale lanetan aritzeko

Udara gainean dugu eta aurtengoan ere Aresoko haur eta gaztetxoek  primeran pasatzeko aukera izango dute udalekuetan. Uztailaren 11tik abuztuaren 5era arte, 11:00etatik 13:00ak arte eskainiko da zerbitzua. Interesa duenak Aresoko udaletxean edo eskolako zerrendan apuntatu beharko du ekainaren 21a baino lehen.

 

Prezioa 60 eurokoa da eta seme-alaba bat baino gehiagok izena ematen dutenean, bigarren edo hirugarren seme-alabagatik 45 euro ordaindu beharko dira. 

 

Begirale lanpostuak

Zerbitzu hau eskain­tzeko bi begirale kontratatuko ditu Kirol Mankomunitateak. Interesa dutenek Udalean edo Kirol Mankomunitatean eman beharko dute izena. Beharrezkoa izango da euskara maila altua  (gutxienez B2 maila) eta aisialdi begirale titulua edo baliokidea izatea. Gorputz heziketan ikas­ketak izatea, zonaldekoa izatea eta haurrekin esperientzia izatea kontuan hartuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun