Ikastaroak egun, ordu eta auzo-konposta gune desberdinetan eskainiko dituzte. Ekainaren 15ean 18:00etan hasita Manuel Lasarteko auzo-konposta gunean izanen da lehenbizikoa eta 19:00etan Sagastimearrean (Guratz Mendi Elkartearen ondoan). Ekainaren 16an berriz, 11:00etan Areko zubian, 18:00etan Gazpiluzulon eta 19:00etan Amazabalen. Bukatzeko ekainarean 17an 18:00etan Patxi Arrazolako konposta gunean eta 19:00etan Arakindegiko gunean egingo dituzte.
Ingurumena zaintzea guztion ardura da, eta auzo-konpostajeari esker hondakinak murrizten ditugu, garraioak eragindako kutsadura ekidin eta gure lurren emankortasuna hobetu. Hondakin organikoak etxeko hondarren %40 dira. Hori dela eta, materia organikoa birziklatzeak, ekintza xumea dirudien arren, eragin handia du. Horregatik herritarrei ikastaroetara agertzera animatu nahi dituzte.