Eguneroko gatazkak nola saihestu ikasteko hitzaldia antolatu dute ekainaren 13an Areson

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 10a, 14:19

Psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masaje hezitzailea eta Esnearen Ligako begiralea da Nerea Mendizabal, ume eta gurasoen arteko harremanetan aditua.

Nerea Mendizabal psikopedagogoa izango da hizlaria

Guraso eta hezitzaileei zuzendutako hitzaldia antolatu du Aresoko Guraso Elkarteak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen laguntzarekin. Eguneroko gatazkak nola saihestu ikasteko argibideak emango ditu Nerea Mendizabal psikopedagogoak. Aresoko Udaletxeko goiko aretoan izango da, 17:00etatik aurrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun