Goizuetako Umore Ona Abesbatzak umorez ospatu du hamargarren urteurrena

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 7a, 12:55

Lehengo eta gaur egungo kantariak bildu dira Umore Ona abesbatzaren hamargarren urteurreneko lehen ekitaldian. Argazkia: Felix Loiarte

Igande eguerdian kontzertua eskaini dute elizan eta ondotik poteoa, bazkaria eta bideo emanaldia izan dute

Goizuetako Umore-Ona abesbatzak kontzertua eskaini du ekainaren 5ean , igande eguerdian, herriko elizan.  Aurten, hamargarren urteurrena ospatzen du Umore Ona abesbatzak eta ekitaldi berezi batzuk eginen dituzte urtean zehar. Igandekoa, lehen taldearekin abestutako partaide ohiekin batera egin dute, giro bikainean.

 

Eguerdian kontzertua eskaini ondoren kantu poteoan ibili dira tabernaz taberna. Eguraldi bikaina zutenez, Errekahaundi paseoan egin dute bazkaria, kantuan aritzeaz ahaztu gabe eta gero bideo emanaldia izan dute eskolako jangelan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun