Aranoko XV.pala txapelketan izen-emateko epea zabalik dago

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 3a, 12:05
Emakume eta gizonezkoen kategoriatan jokatuko da eta ohi denez, teniseko pilotekin.

Ekainaren 7ra arte

Herriko festei begira antolatzen den pala txapelketan izen-emateko azken eguna ekainaren 7a da. Emakume eta gizonezkoen kategoriatan jokatuko da eta ohi denez, teniseko pilotekin. Izen-ematea telefonoz egin behar da, 676283289 edo 948514279 deituta. Parte-hartzaileek bikoteko 25 euro ordaindu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun