Langabetu eta langileentzako industriarako balio anitzeko formakuntza ikastaroak eskainiko dituzte Lekunberrin

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 2a, 08:55

Izen-ematea ekainaren 15era arte egin liteke

Nafar Lansareak, Mendialdea Garapen Agentziak eta Cederna-Garalurrek elkarlanean antolatu dute ikastaroa eta inguruko enpresek gehien eskatzen duten perfilera egokitutako formazioa eskaintzea dute helburu. Ikastaroak Mendialdea Mankomunitateak lan egiten duen esparruko herritarrei zuzenduta daude. Lau ikastaro antolatu dituzte, ekainarean 23tik uztailaren 1era izanen dira lehenbiziko biak (goizez edo arratsaldez) eta hurrengoak uztailaren 18tik 27ra (goizez edo arratsaldez).

 

Ikastaroak, langabezian dauden edo bere lan gaitasunak hobetu nahi dituzten pertsona guztiei zuzenduta daude. Mendialdea Mankomunitateak lan egiten duen esparruko herritarrek parte hartu dezakete: Leitza, Areso, Arano, Goizueta, Betelu, Lekunberri, Larraun...

Lau ikastaro antolatu dituzte eta ikastaroa goizez edo arratsaldez egiteko aukera izanen da. Goizeko saioak 08:00-13:30 artean izanen dira eta arratsaldekoak 15:30-21:00 artean. Lan Arriskuen Prebentzioa Lekunberriko Kultur Etxean eta beste saio guztiak Lekunberriko Keitech enpresan izanen dira.

Ikastaroa moduluetan banatuta dago: Orga jasotzaileen erabilera 82 egun, 11 ordu), Plataforma jasotzaileen erabilera (2 egun, 9 ordu), Garabi Zubiaren erabilera (egun 1, 5 ordu) eta Lan Arriskuen Prebentzioa (2 egun, 8 ordu). Langabetuek ikastaro osoan eman beharko dute izena eta lanean daudenek berriz, moduloka egin ahalko dute formazioa.

Izen-ematea emailez

Izena emateko jcejuelv@navarra.es helbidera idatzi behar da gaian Lekunberriko formakuntza ikastaroa jarriz. Izen-abizenak, telefonoa, ikasketak, esperientzia, goizez edo arratsaldez egin nahi duten eta izena ematen duten moduloa edo ikastaroa idatzi behar da. Zalantzak argitzeko fmartinz@navarra.es helbidera idatz dezake interesa duenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun