Julen Sagastibeltza leitzarra izanen da Anikote kirol enpresa publikoaren gerentea

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 1a, 08:13

Ekainaren 1etik aurrera hasi da lanean Leitzako kirol instalazioak kudeatzen

Ekainaren 1etik aurrera Julen Sagastibeltza herritarra izanen da Leitzako kirol instalakuntzen kudeaketaz, herriko kirol eskaintza publikoaren programazioaz eta Anikote enpresaren kudeaketa ekonomikoaz arduratuko dena. 

Leitzako Udalak otsailean iragarri zuen kirol zerbitzuan aldaketak egin eta norabide berri bat emateko duen asmoa. Horretarako lehen urratsa, zerbitzua zuzenean kudeatzeko Anikote Leitza, S.L. enpresa publikoa sortzeko erabakia hartzea izan zen. Horrekin batera, zerbitzu hori kudeatu eta zuzentzeko gerentea hautatzeko prozesua jarri zuen martxan eta prozesuari apirilaren 29an eman zion bukaera. Proba guztien emaitzak batu eta gero, 92,25 punturekin (100 puntu lortu zitezkeen gehienez) Julen Sagastibeltza geratu zen sailkapeneko lehen postuan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun