Udako tailerrak eta haur txokoa antolatu dituzte Leitzan ere

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 31a, 07:30

Izen-ematea ekainaren 1etik 8ra bitartean egin behar da 

Udan ez gelditu etxean lelopean, haur eta lehen hezkuntzako gaztetxoei zuzendutako udarako aisialdi eskaintza osatu dute Leitzako Udalak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Euskara zerbitzuak. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitarte, 4 txandatan banatuta udako ekimenak egiteko aukera izanen dute Leitzako haur eta gaztetxoek. 

Plazak mugatuak dira eta izen-ematea ekainaren 1etik eta 8ra arte egonen da irekita. Izen-emateko 012 telefonora deitu behar da astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara eta datuak emandakoan, zenbat ordaindu behar duten momentuan esanen diete.

Hiru edo lau orduz, 09:00etatik 13:00etara edo 10:00etan hasita, aste bat, bi, hiru edo laurako eman liteke izena eta prezioa ere horren arabera aldatuz doa. Deskontuak ere izanen dira: bi senide matrikulatzeagatik %12ko deskontua eginen da guztira ordaindu behar den kopuruan eta izen ematen dutenak hiru senide edo gehiago direnean %30ekoa..

Informazio gehiago nahi duenak Gizarte Zerbitzuetara edo Euskara Zerbitzura deitu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun