Mikel Nieve leitzarra mendiko erregea izan da Italiako Giroan

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 30a, 08:34
Etapa garaipena eta maglia urdina eskuratu ditu Mikel Nievek.

Gaur, 19:00etan omenaldia eginen diote Leitzan

Ezusteko azken orduko deiari erantzunez ekin zion Mikel Nievek Italiako Giroari eta maglia urdina soinean duela heldu da bueltan, mendiko sailkapena irabazita. Hamahirugarren etaparako eman zuen erakustaldia, eguneko ihesaldiko gizonik indartsuena izanda, Cividale del Friulin bakarrik helmugaratu zen. Koxka bat gorago egitea posible zela ikusita, azken unera arte aritu zen Cunegorekin maglia urdina lortzeko borrokan eta azkenaurreko etapan Sant’Anna di Vinadioko gainean laugarren postua eskuratuta lortu zuen. Gaur 19:00etan omenaldia eginen diote herrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun