Natur bideen eguna maiatzaren 22an ospatuko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 20a

Duela bi urte ere Leitzan egin zen Natur Bideen Eguna

Plazaola Partzuergo turistikoak antolatu du, Leitzako udalaren laguntzarekin antolatuta

Plazaola Partzuergo turistikoak , Leitzako Udalaren laguntzarekin antolatuta, maiatzaren 22an ospatuko da Leitzan Natur bideen eguna. Plazaolako ibilbidea egin, bertako paisaiez gozatu, herriko eta inguruko eskaintza turistikoa ezagutu... 

 

12:00etan Garesko Emilio Arrieta abesbatzak emanaldia eskainiko du elizan. 12:30etik 14:00etara herriko ostatuetan pintxo potea egiteko aukera ere izanen da eta egunean zehar haurrentzako tailerrak eta marrazkiak, taloak, artisauak, puzgarriak, txokolatada...

 

Natur Bideen Eguna

Natur Bideen Eguna 2000. urteaz geroztik Lekunberri eta Leitza herrietan partzuergo honek antolatzen duen festa bat da, urtero herri bakoitza tartekatuz. Jardunaldi honen helburua Natur Bidea ezagutzera ematea da, antzinako trenbideen berreskurapena ezagutu eta ibilbidea aisialdi eta turismo erakargarri gisa bultzatu. Horretaz gain, zonalde osoa sustatu eta ezagutaraztea nahi dugu eta, honekin batera, bere erakargarriak, zerbitzuen eskaintza (lotarakoak, jatetxeak, artisauak, etabar…), eskaintza turistikoaren bilduma, etabar.

Bide berean, Leitzako Plazaola tren geltokiaren eraikinaren baitan Plazaola trenari buruzko historia eta kokatuta dagoen ingurune geografikoari buruzko erakusketa bat izango da. Halaber, Ederbideaproiektu mugakide europarraren berezitasun batzuk modu ilustratu batean ezagutzera emateko aukera ere izango da.

Dudarik gabe, Plazaolako Partzuergo Turistikoa kide den proiektu honek, eta Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiaren buru den honek, Partzuergoaren jardueraren baitan inflexio puntu bat suposatzen du eta, hedadurari dagokionez, antzinako Plazaola ibilbidearen berreskurapenean eta balioespenean ere. “Eurovelo 1” sare europarrean parte hartzeko helburuak, bultzakada aparta jasotzen du, Plazaolako Bide Berdea eta Bidasoako Bide Berdearen bateratzea hartzen duena, eta Plazaolak Iruñearekin elkartzeko zain duen zatiaren berreskurapenean lagunduko duena.

Partzuergoak antzinako Plazaola ibilbidearen berreskurapena sustatu du 1994. urtean sortu zenetik. Gaur egun Nafarroan 32 km lortu dira, Gipuzkoako zatian dauden 22km-ekin batuz gero 54km-ko Natur Bidea osatzen dutenak, Kaxarnatik hasita (Irurtzun eta Arakilen dagoen Biaizpeetatik gertu) Andoaineraino (Gipuzkoa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun