Mendibil BTT taldeak Leitzuliaren lehen zatia herritarrei ezagutarazteko irteera antolatu du maiatzaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 20a

Urriaren 8an eginen den mendi bizikleta itzuliaren erdia egiteko aukera izanen da larunbatean.

Igandean egiteko asmoa zuten baina eguraldiagatik larunbatera aurreratu dute

Leitzako kaxkoetan barna mendi bizikleta itzulia antolatzen ari dira Aurrerako Mendibil BTT taldekoak. Urriaren 8an izanen da Leitzulia eta herriko paraje, xenda, igoera, jaitsiera… ederrenekin 42 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Herritarrei, aldez aurretik, ibilbidea bi zatitan erakusteko asmoa dute eta horretarako bi irteera eginen dituzte. Lehenbizikoa, maiatzaren 21ean izanen da 09:00etan Plazaolako geltokitik abiatuta. Leitza-Petriketa-Asketa-Leitza ibilbidea eginen dute, 25 kilometro eta 1000 metroko desnibela duena.   

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun