Aranoko festak antolatzeko lehen bilera deitu dute maiatzaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 19a

Santiago festak prestatzen hasteko lehen bilera eginen dute Aranon.

Larunbat goizeko 10etan San Roke elkartean

Aranoko Santio festak ate joka datoz, hilabete pare bat gelditzen da, eta horregatik hauek antolatzeko lehenbiziko bilera irekia egingo da. Maiatzaren 21ean, larunbat goizeko 10etan egin dute hitzordua San Roke elkartean. Festen antolakuntzan zerbaitetan lagun dezakeela uste duen edonori bertara azaltzeko gonbidapena luzatu nahi diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun