Mendialdea Mankomunitateak lan egiten duen esparruko herritarrei zuzenduta daude ikastaroak, hau da, Leitza, Areso, Arano, Goizueta eta Lekunberri eta Irurtzun aldekoei.
Bi ikastaro antolatu dituzte: Lehenbizikoa maiatzaren 30, 31 eta ekainaren 1, 2, 3, 6 eta 7an eta bigarrena ekainaren 13, 14, 15, 16, 17, 20 eta 21ean. Ikastaro bakoitzak lau modulo izanen ditu:
Langabetuek ikastaro osoan eman beharko dute izena eta lanean daudenek berriz, moduloka egin ahalko dute formazioa. Behin izen-emate epea itxita, banaketa orekatua izan dadin, ikasleen aukeraketa egingo da. Izena emateko jcejuelav@navarra.es helbidera idatzi behar da. Mezuaren gaian Lekunberriko formakuntza ikastaroa jarriz. Horrekin batera izen-abizenak,harremanetarako telefono zenbakia, titulazioa (egindako ikasketak), esperientzia eta izena ematen duten ikastaroa adierazi (Lehena edo bigarrena) edo izena ematen duten modulu eta ikastaroa idatzi behar da. Zalantzak argitzeko fmartinz@navarra.es helbidera idatz dezakete interesa dutenek.