Goizutrailen hirugarren edizioak ere bi ibilbide izanen ditu aukeran maiatzaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 17a

Mandoegiko harrespilen ingurutik pasatzen da ibilbide luzea.

Larunbatean Goizuetan eginen den probarako izen emateko epea zabalik dago

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere bi ibilbide izanen ditu aukeran Goizutrail mendi lasterketaren hirugarren edizioak maiatzaren 21ean, bata 10 kilomettrokoa eta bestea 25 kilometrokoa. Ikusi ibilbidearen bideoa

 

Herriko plazan (154 metro) hasiko dira bi ibilbideak larunbat goizeko 9etan, Aitasemegi auzora igoko dira korrikalari guztiak xenda estu batetik. 4 kilometrotan xenda eta pistetatik barrena 680 metrotara dagoen Eneko Elorriko bizkarrera igoko dira, eta hemendik herrira jeitsiko dira Espideko sorotik pasatuz.

10 kilometroko ibilbide motza egin behar dutenek herrian bukatuko dituzte lanak, 631 metroko desnibelarekin.

25 kilometroko ibilbide luzea aukeratzen dutenek, ordea, Alkainzuriain auzotik Mandoegiko gailurrera igo beharko dute, 1.045 metrora. Ondoren Mandoegiko gailurretik jarraituko du ibilbideak harrespilen artean eta bukatzeko berriz ere herriko plazara jaitsiko da. Desnibela 1.636 metrokoa da eta ibilbide guztia mendiko xenda pista eta larrean zehar izango da.

Izen ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus webgunean bezpera arte eta egunena berean plazan ere egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun