Baso magikoa ikuskizuna eskaini dute Aralar Musika eskolalo txikienek

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 17a, 07:41

4, 5 eta 6 urteko neska-mutikoak artista bihurtu ziren maiatzaren 13ko emanaldian.

Ostegun honetan Goizuetan eta ostiralean Leitzan izanen dituzte emanaldiak 

Baso Magikoa ikuskizuna eskaini zuten Aralar udal musika eskolako txikienak maiatzaren 13an Lekunberrin. Adinaz txikiak izan arren, 4,5 eta 6 urteko haurrak benetako artista bihurtu ziren.  Imaginazioa, musika, eta atrezzoaren bitartez Yuka eta Adayren ipuinaz gozatu ahal izan zuten bertaratu ziren 160 pertsonek.

Maiatzaren 19an, ostegun arratsaldeko 7etan Goizuetako udaletxean bertako ikasleek kontzertua eskainiko dute.

Maiatzaren 20an, ostiral arratsaldeko 7etan, Leitzako zineman Euskal Rock II jaialdia eskainiko dute, 2012an izandako arrakasta ikusita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun