Leitzako Amazabal ikastetxeko ikasleek Gozamenez lehiaketa irabazi dute 'Topikoekin jolasean' lanarekin

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 13a, 08:32

Nafarroa osoko zazpi taldek aurkeztu dituzte Gozamenez lehiaketara sexualiatearen inguruko ikuspegi desberdinak lantzen dituzten film laburrak. Leitzako Amazabal institutuko DBH 3ko ikasleek egindakoa izan da irabazlea. Bideo fresko eta dibertigarria da, baina aldi berean gogoetarako bidea irekitzen duena, teoria eta praktikaren artean kontraesanak handiak direla erakutsiz.

Gizarte zerbitzuek DBH 3.mailako ikasleekin landu duten proiektu baten amaierako lana izan zen film labur honen grabaketa. Hainbat tailerretan bikote harremanetaz, adiskidetasunaz, amodioz, komunikazioaz... hausnartu zuten eta gero egoera errealekin alderatu. Izan ere, teoria oso ongi ikasita eduki arren, gero, egunerokoan, praktikan kontraesanak sortzen dira. Laister konturatu ziren koxka ez dagoela bakarrik jakitean, baizik eta egiten jakitean. Eta gai guzti horien inguruko erreakzio desberdinak jasoz grabatu zuten saritua izan den film laburra. Maiatzaren 123an Iturramako Civivox-ean egin zuten sari-banaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun