Egun osoko festa
Goizeko hamaiketan hasiko da festa herriko plazan; ongi etorria egin eta bioingeneritza taldeak osatuko dituzte. Tailerrak eta jolasak prestatu dituzte, 11:30etik 13:00ak aldera arte guraso, haur eta irakasleentzat. Segidan, trikitilariekin kalejira egin eta 13:30ean Goizuetako eskolan bazkaria izanen da. Bazkarirako txartelak estankoan daude salgai, maiatzaren 7ra arte (paella 5 euroren truke). Bazkalondoan, 15:30 aldera, festarako apropos sortutako ‘Erreka bazterrean’ abestia abestuko dute eta gero jolaserako aukerak ez dira faltako: txikienentzat eta gurasoentzat, jolasak prestatu dituzte eta koskorrentzako futbol partidu erraldoia. Indarrak berritzeko berendua izanen da gero eta topaketari bukaera 18:30 inguruan emanen zaio.