Aurtengo Kultur Aroari, Mendibil mendi taldeak maiatzaren 9an, astelehenean 19:00etan, zinema aretoan antolatu duen hitzaldi batekin emanen zaio hasiera. Bertan, Antton Arza eta Josu Iztuetak ‘Biziminez‘ dokumentala eta hitzaldia eskainiko dituzte, Estatu Batuetako errepideetan barrena egindako ibilbideaz.
Arturo Elosegi herritarrak, ibaietan aditua da bera, emanen du Kultur Aroko bigarren hitzaldia, Ura gizartearen ardura maiatzaren 12an, ostegunean 19:00etan Udaletxeko batzar aretoan, LeitzEKO konsumo taldeak antolatuta.
Larunbatean, maiatzaren 14an, Presoen elkartasun taldeak antolatuta, Kartzela eta gaixotasunak hitzaldia eskainiko dute Endika Intxausti medikuak eta Oihana Barrios psikologoak, 11:00etan Atekabeltzen.
Maiatzaren 16an, astelehena, Psikologo bila? Gestalt terapiari buruzko xehetasunak azalduko ditu Maite Blanco terapeutak 18:30ean Aurrera Elkartean.
Maiatzaren 17an, Bizi testamendua eta heriotza duina zer den azalduko du Manuel Eciolazak, asteartean 19:00etan Udaletxeko aretoan, Gizarte Zerbitzuek antolatuta.
Maiatzaren 18an, asteazkenean 19:30ean liburutegian Patziku Perurena idazlearekin Hilen xarma liburuaz hitz egiteko aukera izanen da.
Maiatzaren 19an, Amaia Nagusiak Emakumeen adoktrinamentua historian hitzaldia eskainiko du ostegunean 19:00etan Atekabeltzen.
Maiatzaren 20an, ostiralean, Atekabeltzen film labur lehiaketa antolatu dute.
Ekitaldi gehiago ere izanen dira maiatz bukaeran eta ekain hasiera, baina horien berri aurrerago emanen dugu.