‘Euskaraz gara’ dokumentala aurkeztuko dute apirilaren 29an Areson

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 27a, 08:26

Areso, Arano, Goizueta eta Leitzako herritarren gogoetak biltzen ditu

Eskualdeko Euskara zerbitzuak eta Areso, Leitza, Arano eta Goizuetako herritarrek elkarlanean osatu dute Euskaraz gara dokumentala. Herri bakoitzean emanaldi bana antolatuko dute datozen hilabeteetan eta estreinaldia Areson izango da udaletxean, apirilaren 29an, ostiralean 19:00etan.

Euskarari buruzko dokumentala da eta hizkuntzak bizi duen egoerari buruz, norberak izan dituen esperientziei buruz, etorkizunari buruz... hitz egiten dute elkarrizketatutako pertsonek. Aresoko hamar herritarri elkarrizketak egin dizkiete euskara taldekoek eta guztien artean hautaketa egin da. Dokumentala bukatu ondoren, hausnarketa saio labur bat egingo da. Animatu eta azaldu!

Maiatzaren 13an, 19:00etan Goizuetako Udaletxeko ganbaran eta maiatzaren 20an 19:00etan Aranoko udaletxeko ganbaran aurkeztuko dute. Maiatzaren 25ean, 20:00etan Leitzako udaletxeko batzar aretoan izanen da ikusgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun