Sormenezko sukaldaritza ikastaroa antolatu du Goizuetako Umore Ona elkarteak

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 22a, 08:49

Fagollagako Maria Angeles Huicik eskainiko du eta apuntatzeko epea apirilaren 25ran bukatuko da

Fagollagako Mari Angeles Huiciren eskutik sormenezko sukaldaritza ikastaroa antolatu du Goizuetako Umore Ona elkarteak. Hiru saio eginen dituzte, maiatzaren 11, 18 eta 25ean, 18:00etatik 20:00etara. 

Amaia Kafetegian apuntatzeko epea apirilaren 25era arte dago zabalik. Umore Ona elkarteko bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 30 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun