Leitzako Katez musika taldea Gaztea Maketa Lehiaketako bozketa fasera sailkatu da

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 21a, 12:27

‘Hotz’ izeneko abestiarekin

Duela bi urte sortu zuten taldea 19 eta 23 urte arteko sei leitzarrek: Unai Urkiola eta Markel Barriola abeslariak dira; Mikel Sagastibeltza eta Manex Moreno, gitarrak; Julen Zeballos, baxua, eta Oinatz Mariezkurrena, bateria. Apirilaren 28ra arte izango dute entzuleek euren botua emateko aukera.

XXV.Maketa lehiaketako irabazlea maiatzaren 27an Bilboko Kafe Antzokian erabakiko da.Final handian bost talde edo bakarlari lehiatuko dira: entzuleen botoei esker sailkatutako bi abestien egileak eta epaimahaiak hautatutako hiru artistak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun