Txakolindegira irteera eta sagardo probaketak prest Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 21a, 09:18

Azken urteetan Getaria eta Zarauzko txakolindegietara taldean joateko ohitura hartu dute goizuetarrek.

Apirilaren 29an Astigarragako Etxeberria sagardotegira eta apirilaren 30ean Zarauzko Primo txakolindegira

Sagardozale nahiz txakolinzale, biek aukera polita izanen dute apirileko azken ostiral eta larunbatean, Goizuetako Umore Onak antolatutako irteerei esker. Batzuk Astigarragako Etxeberria sagardotegira, besteak Zarauzko Primo txakolindegira eta behar bada, bietatik probatuko duenik ere izanen da.

 

Astigarragako Etxeberria sagardotegian apirilaren 29an, ostiralean 21:30ean sagardo probaketarako afaria antolatu du Umore Onak. Amaiaren kafetegian eta Umore Onan eman daiteke izena hilaren 26ra bitarte.

Zarauzko Primo txakolindegira irteera apirilaren 30ean antolatu du  Umore Ona elkarteak Apuntatzeko azken eguna hilaren 24a da Amaiaren kafetegian, 30 euro ordainduz. Autobusa larunbat goizeko 10:30ean aterako da plazatik eta txakolindegian bazkalduko dute. Bueltatzeko ordua denen artean erabakiko dute egunean bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun