Goizuetako zahagi dantza Hernanin ikusgai izan da larunbatean

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 12a

Goizuetako Zahagi dantza Hernaniko kaleetan ikusteko modua izan zen.

Sagardo garaia aprobetxatuz, goizean dantzak eta informazioa eskaini eta eguerdian sagardotegian bazkaldu zuten

Inauterien inguruan Goizuetan egin zen hausnarketan, Zahagi dantza indartzeko beharra ikusi zen; horretarako, ideia ona zela Zahagi dantza herritik kanpo ezagutzera ematea. Kontu horren haritik, herriko gazteak, larunbatean, Hernanira joan ziren helburu horrekin. 

 

Sagardo garaia aprobetxatuz, goizean, Hernaniko kaleetan Zahagi dantza dantzatuz ibili ziren (dantzaren ixtorioa kontatzen duten eskuorriak ere banatu zituzten) eta ondoren, sagardotegira joan ziren. Harrera ona izan zuen Zahagi dantzak hernaniarren eta kanpotarren artean, eta giro bikaina jarri zuten kaleetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun