Aimar Olaizola goizuetarrak hamalaugarren txapel handia lortu du

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 11

Garaipen gazi-gozoa izan zen Olaizola eta Urrutirentzat, Irujok min hartu ondotik lortu baitzuten txapela.

Eskuz binakako hirugarrena lortu zuen larunbatean Urrutikoetxearekin bikote eginez

Eskuz binaka zazpigarren finala jokatu zuen larunbatean Bilbon Aimar Olaizola goizuetarrak eta hirugarren txapela lortu zuen Urrutikoetxearekin bikote eginez. Martinez de Irujo eta Rezustaren kontra 11-10 irabazten ari zirela, eskuin eskuko hatzetako bat hautsi zuen Iberokoak eta berriz ere kantxara atera baldin bazen, ere, ezinean ibili eta 16-10ekoan utzi zuen partida.

 

Beraz, lehen mailan binakako hirugarren txapela lortu du Olaizola II.ak gibelean bertze aurrelari bat, Urrutikoetxea lagun duela, 2008an Mendizabal II.rekin eta 2011n Beginorekin lortutakoei gaineratzeko. Binakako hirugarrena ez ezik, profesionaletan lehen mailan hamalaugarren txapela du Aimarrek, lau eta erdiaren barrenean zazpi eta buruz buru kantxa osoan lau lortuak baititu gaurgero. Gaur egun oraindik jokatzen duten pilotarien artean lehen mailako txapel gehien duena da.

Julian Retegi II eratsundarrak hogei txapel lortu zituen (buruz buruko 11, eskuz binaka 5 eta lau eta erdian 4).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun