Iñigo Astizekin literatur solasaldia izanen dute apirilaren 13an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 11

Iñigo Astiz poeta Leitzako liburutegira hurbilduko da asteazkenean.

Asteazken arratsaldeko 6etan hasita liburutegian

Baita hondakinak ere (Susa, 2012) poesia liburuaren inguruko solasaldia antolatu du Leitzako Irakurle Taldeak apirilaren 13an eta Iñigo Astiz idazlea ere bertan izanen da. Asteazken arratsaldeko 6etan izango dute hitzordua liburutegian eta solasaldiaz gain, olerki irakurketa ere egingo dute. Interesa duen edonor bertaratu liteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun