Turismoaren inguruko hausnarketa egiteko bigarren bilera antolatu dute Leitzan apirilaren 7an

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 6a

Leitzako turismoari buruz hausnartzeko prozesua abiatu dute.

Udaletxean 15:30etik 17:00etara

Herrian turismoa bultzatzeko egin litezkeen ekintza zehatzez solastu eta herri bezala zer lortu nahi duten zehazteko ariketa eginen dute bertan. Bilera irekia da eta hortaz, gaian interesa dutenei bertaratzeko deia luzatu die Udalak.

 

Martxoaren 17an egin zuten Leitzako turismoari buruz hausnatzeko lehenbiziko bilera. Bertan sektoreko langileen zein herritarren ikuspuntuak bildu zituzten, herriak dituen indargune zein ahulguneetan sakonduz. Guztiak hala guztiak, Leitza ezagutarazi eta kanpotik datozen bisitariei eskaintza txukun bat emateko kezka dutenak. Apirilaren 7an, osteguna, deitu du Udalak bigarren bilera,  udaletxean 15:30etik 17:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun