Materia organikoa konpostagailuan nola sartu behar den azalduko dute, zer botatzen ahal den eta zer ez, zein hezetasun neurri den egokiena edo zenbat denboraz egiten den gero baratzean erabilgarri den konposta. Herritarrek dituzten galderak egiteko aukera ere izango dute. Herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia, baina batez ere elkarteko bazkideei eta tabernakoei zabor sortzaile handiak direlako.