Leire Retegi Fernandez leitzarra saritua Hernaniko XI. Txistulari Gazteen txapelketan

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 22a, 07:41

D kategoriako txapeldunak: Leire Retegi Fernandez Leitzarra, Igor Martinez Aisa, Eneko Iturria Sarasa eta Amaia Eraso Lasa.

Taldeaka Irabazle suertatu zen Iruñea taldeko partaidea da Pablo Sarasate kontserbatorioko ikaslea 

Martxoaren 19 eta 20ko asteburuan ospatu da Hernaniko XI Txistulari jaialdia, Euskal  Herriko Txistu Elkarteak antolaturik eta Hernaniko Udala eta Musika Eskolaren laguntzarekin. Larunbatean, goiz eta arratsaldeko saiotan, Hernaniko XI Txistulari Gazteen Lehiaketa burutu zen.

 

Hernaniko  Milagrosa Kaperan 30 gaztek baino gehiagok parte hartu zuten, 9 eta 16 urte bitartekoak. Finalera, Azpetiko, Durangoko, Bilboko eta Iruñekoak iritsi ziren.

Taldetan, lehenengo saria Iruñea taldearentzat izan zen, Eduardo Gorosarriren Suite en 4 Tiempos obrarekin. Iruñea taldea Amaia Eraso Lasa, Leire Retegi Fernandez leitzarrak,Igor Martinez Aisa  eta Eneko Iturria Sarasa osatzen dute, Nafarroako Pablo Sarasateko Musika kontserbatorio Profesionaleko ikasleak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun