Hainbat emanaldi eskaini dituzte Aralar Udal Musika Eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 11a, 10:07

Aralar Musika eskolako ikasleek Leitzan eskainitako emanaldian.

7 urtetik gorako 323 ikaslek parte hartu dute Leitzan, Jauntsaratsen, Larraintzarren eta Lekunberrin egindako saioetan 

Otsailaren 29an hasita eta aste guztian zehar Aralar udal musika  eskolako audizio kontzertuak izan dira eskualdeko herrietan. Emanaldi hauen helburua ikasleen motibazioa areagotzea da eta instrumentu bakoitzak duen potentzialitatea zein  errepertorio propioa entzulengoari ezagutaraztea.

Horrela, otsailaren 29an Leitzan, Talde instrumentaleko 120 ikasle elkartu ziren estilo  ezberdinetako errepertorioa eskainiz.

Errepertorio aldetik Alaitz eta Maiderren folk tankerako kantuetatik hasi, Vendetta edo The Rolling Stones taldearen doinuekin gozatu ahal izan zuten entzuleek.

Martxoaren lehenengo asteartetik aurrera, Jauntsaratsen akordeoia izan zuten eta egun berean  Betelun pianoaren txanda izan zen. Asteazkenean Larraintzarren izan  ziren emanaldi guztiak, lehenik trikitixa eta ondoren perkusioa.

Ostegunean berriro Leitzara bueltatuz gitarraren txanda izan zen, eta entzunaldi hauek ostiralean Lekunberrin izan zuten amaiera,  txistua, zeharkako xirula eta saxofoiaren emanaldiekin.

Emanaldi guztietan, 7 urtetik gorako 323 ikaslek hartu zuten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun