Leitzan
Martxoaren 3an, Coria eta itsasoa filma eskainiko dute, 19:00etan Atekabeltzen. Bukatzean, Saharan egondakoen testigantzak adituko dituzte.
Martxoaren 6an Donostian eginen den Lilaton emakumeen lasterketa herrikoian parte hartzeko deialdia egin dute. 10:00etan abiatuko da Boulevardetik.
Martxoaren 9an irakurle taldearen topaketa eginen dute 18:00etan liburutegian, Virginia Woolf-en Dalloway anderea liburuaz aritzeko.
Martxoaren 16an, Amatasuna eta feminismoa: harreman ezerosoa ote? hitzaldia eskainiko du Irati Fernandezek 19:00etan Atekabeltzan.
Hilabetean zehar institutuan Nola ikusten dute gazteek feminismoa? Tailerra eginen dute DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta.
Goizuetan
Martxoaren 6an, Coria eta itsasoa filma eskainiko dute, igandea arratsaldeko 5:30ean Udaletxeko ganbaran.
Martxoaren 8an emakumeen afaria eginen dute.
Emakumearen Eguneko ospakizunak apirilera ere ailegatuko dira Goizuetan. Apirilaren 9an, Ines Bengoa helduentzako ipuin kontalariak ipuin erotikoak kontatuko ditu 19:00etan Umore Ona elkartean.
Areson
Martxoaren 11n Coria eta itsasoa filma eskainiko dute, 19:00etan udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Eskualdeko emakume guztiei irekitako afari autogestionatua ere eginen dute egun horretan Aresoko elkartean eta pelikula eskainiko dute bukatzean.
Aranon
Martxoaren 10ean Coria eta itsasoa filma eskainiko dute, 18:00etan udaletxeko ganbaran.
Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunean, 20:00etan Iruñeko Gaztelu Plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute.