Tailer teoriko-praktiko hau, astelehenetik ostiralera egiten ari dira, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Gaur egun, Urumea ibaian egiten ari diren proiektuetarako erabili nahi diren teknikak dira ikasten ari direnak eta gerora, mota hauetako obretan parte har dezaketen langileak prestatzeko ere baliagarria izan daiteke. Teknika hauek, biziak izateaz gain, autoestimuan eta giza baloreetan hobekuntza dakarte.
Hitzaldia
Otsailaren 24an hitzaldia eskaini zuen Fredi Rey europar adituak Goizuetako Udaletxeko ganbaran. Frantziarra baso ingenieritzan doktorea da. Mendia eta ibaia ardatz hartuta, mendiko eta ibaiko erlazioari eta gure lurraldeko berezitasunari buruz jardín zen. “Ibaia ez du bere ubideak soilik osatzen, bere arro hartzaile guztiak baizik. Sistema konplexua da, oreka delikatukoa eta elementu askorekin. Batzuetan elementu hauek gatazkan sartzen dira eta garrantzitsua da nola funtzionatzen duten ezagutzea” adierazi du.
Bukatzeko irteera Urumean zehar
Ikastaroa bukatzeko, otsailaren 27an irteera eginen dute Urumea ibaian zehar: Donostia, Goizueta, Hernani, Astigarraga eta Donostira itzuli. Jarduera hau, aste osoan zeharreko ekintzei amaiera emateko izango da. Era ludikoan, herritarrei, ibaia eta honen jokaera eta garrantzia ulertzeko aukera eman nahi zaie larunbatean. Irteera honetan ikuspegi hidraulikoa, geologikoa, historikoa, kulturala, arkitektonikoa eta ekologikoa landuko dira. Geldialdi desberdinak burutuko dira ibaia eta bere osagaiak hobeto ulertzeko.