Ostiralean Leitzan izango dira Bardoak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko otsailaren 25a

Atekaberts eta Unibertsolariak aurrez aurre izanen diraa ostiral gauean Leitzako Gaztetxean.

Leitzako Atekaberts eta Lesakako Unibertsolariak taldeen arteko lehen aurrez aurrekoa izanen da

Pasa den astean Barañainen jokatutako saioaren ostean, bigarren faseak Leitzan segida izanen du, herriko Atekaberts eta Lesakako Unibertsolariak taldeekin. Saioa otsailaren 26an jokatuko da Leitzako Atekabeltz gaztetxean, 22:00etatik aurrera. 

 

Atekaberts taldetik Migel Mari Elosegi Luze, Joanes Illarregi eta Xabat Ilarregi bertsolari gazteak ariko dira kantuan eta talde lesakarran berriz, Iban Garro, Josu Sanjurjo, Jon Silveira eta Joxe Juan Zubieta Etxabe.

Puntu irabazlea eskuratzen duenak finalera sailkatzeko pausu erdi bat emango du, baina beti ere martxoaren 4an Igantzin eginen den itzuliko bertso-saioan erabakiko da bi talde hauetatik zein ariko den Etxarri-Aranazko finalean.

Asteburu honetan saio bakarra eskainiko bada ere, datorren asteburuan Bardoek jarraipena izango dute, erabakigarriak izango diren lau saioekin. Iruñean, Igantzin, Etxarri-Aranatzen eta Beran izango dira hitzorduak.

Txapelketaren gaineko informazio osoa eta eguneratua www.bertsozale.eus atarian aurkituko duzue. 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun