Udal aurrekontua
Sarreren %60a (1.444.390 euro) udalak zuzenean biltzen dituen zergen, tasen, kanonen, alokairuen... bidez lortuko da eta gainerako %40a (960.641 euro) dirulaguntza eta fondoen bidez osatuko da. Aurreikusten diren gastuak hauek dira: %64 gastu arruntak (argia, gasa, soldatak...), %19a transferentzia arruntak, %8a inbertsioak, %8a amortizazioak eta % 1a maileguen interesak.
2016rako finkatutako egitasmo eta helburu nagusienak ere zehaztu dituzte: kirol azpiegituraren kudeaketa pribatua publiko bihurtzea, 2016 urteko azpiegituretan inbertsioak, Gizarte politikak indartzea, Euskararen aldeko mankomunitateei aportazioa igotzea, kultura, kirola eta aisialdia sustatzeko baliabide gehiago jartzea, udala herritzarrengana hurbiltzeko ahalegina egitea, genero berdintasunean sakontzea eta ingurugiroa eta bertako ohiturak errespetatuko dituen kalitazteko turismo jasangarria bultzatzen ahalegintzea.