Alde batetik kudeaketa eredua pribatu izatetik publiko izatera pasako da, eta horretarako enpresa publiko bat sortuko du Leitzako Udalak. Bestetik, 50.000 eurotik gorako aurrekontua izango duen inbertsioa eginen du Leitzako Udalak azpiegiturak hobetzen.
Leitzako Udalak, bazkide, erabiltzaile eta herritarrei aldaketa guzti hauen berri eman eta iritzi desberdinak jasotzeko beharra sentitu du. Hori dela eta, udaletxeko bulegoetan zein kiroldegiko kutxetan jasotzen ari den inkestez gain batzar ireki bat antolatu du asteazkenerako, otsailak 24, arratsaldeko 7etan Kiroldegian bertan.