Donostiako lasterketak 5 kilometro ditu. Ongi prestatzeko eta arazorik gabe lasterketa bukatzeko Leitzan entrenamenduak antolatuko dira, astearte eta ostegunetan 19:00etan poligonoaren hasieran. Taldeka eginen dira. Dena den ordutegiarengatik gaizki etorriz gero, Berdintasun Batzordeak prestatutako taulan agertzen diren gomendioak kontuan hartuz, bakoitzak nahi duen bezala prestatzen ahal du. Hain zuzen, astearte eta ostegunetako entrenamenduez gain, larunbatean ere entrenatzeko eta igandean ateralditxo bat egitea proposatzen dute. Astelehena eta ostirala atseden egunak dira eta asteazkenak ere atseden hartzekoak edo Cross Training egitekoak (bizikleta, igeri, tonifikazioa, pilatesa…).