Goizuetako mozorroak Inauteri astelehen eta asteartean aterako dira

Ttipi-Ttapa 2016ko otsailaren 5a

Mozorroak astelehenean baserrietan eta asteartean herrian ibiliko dira.

Astelehen eguerdian aterako da konpartsa, Goizueta Rock gaiarekin 

Goizuetako inauteriak ere gainean ditugu. Astelehena eta asteartea izaten dira egun handiak, baina igandean gaztetxoen zahagi dantza eta mozorroen afaria ere izanen dira. Astelehenean, mozorroak baserrietan dauden bitartean, eguerdian disfraz eta karrozen desfilea eginen da herrian., Goizueta-rock gaiarekin. Asteartean herrian barna ibiliko dira mozorroak eta zahagi dantza dantzatuko dute arratsaldean. Inauteriak bukatzeko, kontuen eguna izanen dute otsailaren 13an.

 

Otsailak 6, larunbata

09:00etan karparen montajea. Ondoren, hamaiketakoa.

 

Otsailak 7, igandea

17:00etan Gaztetxoen zahagi dantza. 18:30ean Dantzaldia Gorka eta Olatzekin.  21:30ean Mozorroen afaria.

 

Otsailak 8, astelehena

08:00etan Mozorroen irteera baserrietara. 10:00etan Plazaren apaintzea, gaia: Goizueta-Rock. Ondoren konpartsa. 13:30ean Ume eta gaztetxoen bazkaria. 14:30ean Helduen bazkaria. Ondoren umeentzako tailerrak Goxalin eta pelikula Gazte-Txokoan. 18:00etan txokolatada. 19:00etan plazan dantzaldia Gorka eta Olatzekin. 19:30ean Mozorroen etorrera herrira  dultzaineroekin. 22:00etan Mozorroen afaria.

 

Otsailak 9, asteartea

09:00etan Mozorroen gosaria. 10:00etan Mozorroen eskea herrian. 14:00etan Mozorroen bazkaria. 17:00etan Zahagi dantza, Izkiña tabernatik hasita. 19:00etan Txamukos mariatxiak karpan. 22:00etan mozorroen afaria. 23:30ean dantzaldia Beñat eta Fernando aranztarrekin karpan.

 

Otsailak 13, larunbata

09:00etan karparen desmontajea. 12:30ean poteoa Igandea txarangarekin. 14:00etan Mozorroen bazkaria. 17:30ean aldera poteoa igandea txarangarekin. 23:30ean Skabiden taldea Gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun