Batzordea osatzen duten hainbat ordezkari etorri ziren I-E eta PPko ordezkariak izan ezik : Geroa Baiko Consuelo Satrustegi, Maribel Gartzia (UPN), Mikel Buil (Podemos), Asun Fernandez de Garaialde (EHBILDU) eta Nuria Medina PSNko ordezkariak hain zuzen. Harrera Leitzako hautetsi diren Markel Azkargorta eta Oihane Calderonek egin zieten, Virginia Eraso gizarte zerbitzuetako langileak eta Okilleko hezitzaileak, Pablo Feok, tailerraren 23 urteko historia ekarri zuten gogora. Tailerra zergatik sortu zen, zein helburu dituen eta gaur egun Leitzan betetzen dituen funtzioak azaltzeaz gain, tailerraren funtzionamendu eta finantzazioaz ere hitz egin zuten. Ondoren tailerra bera bisitatu zuten eta bertako erabiltzaileekin solasteko tartea ere izan zuten. Gogoratu behar da Okille Tailerrak aniztasun funzionala duten pertsonei laguntza eta zerbitzua ematen diela.