ILBELTZAK 23, larunbata
14:00etan Aurrera elkartean bazkaria izanen da eskean ibiliko direnentzat. 16:00 aldera eskean hasiko dira herriko etxeetan. 20:00etatik aitzinera, Atekabeltzen pesta izanen da eta goizaldean kalejira eginen da plazatik Atekabeltzera eta ondoren karaokea.
ILBELTZAK 24, igandea
12:00 mozorro eta gurdiak kalejiran aterako dira Incansables txarangarekin. Etxeko txikienek txu-txu trenean ibiltzeko aukera izanen dute eguerdi eta arratsaldean. 14:30 atsauretuek bazkaria izanen dute eskolako jangelan eta 19:00-23:00 Joxe Mendizabalekin musika.
ILBELTZAK 25, astelehena
09:00etan gazteak elkartuko dira Aurrera parean Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Erreka auzoetara eskean joateko. Baserrietan dabiltzan bitartean, herrian, 17:00 umeen kalejira izanen da, musikaz alaiturik. Ondoren txokolatada eta goxokiak banatuko dizkiete. Iluntzean eta gauean Joxe Mendizabalen musika emanaldia izanen da.
ILBELTZAK 26, asteartea
09:30ean dute hitzordua mozorroek Erasote auzora abiatzeko eskean. Goizean eta arratsaldean puzgarriak eta jokoak izanen dira haurrentzat frontoian.14:00 Aurrerako bazkideen bazkaria izango da eta atsaureak berriz Atekabeltzen bazkalduko dute. 16:00etatik 18:00etara jokoak antolatu dituzte frontoian. 18:30 Atsaureen kalejira musikaz lagunduta. Ondoren musika emanaldia izanen da.
ILBELTZAK 27, asteazkena
16:00etan Umeentzako ikuskizuna.