Futbito txapelketa azkarra antolatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 15a, 07:38

Urtarrilaren 25a bitarte eman daiteke izena Umore Ona elkartean

Urtarrilaren 30ean futbito txapelketa azkarra antolatu du Goizuetan Umore Ona elkarteak, 16:30ean hasita. Ondoren, afaria izanen da partehartzaileentzat. Izen ematea urtarrilaren 25a bitarte egin daiteke elkartean. 

Talde guztietako jokalari bakoitzak 6 euro ordaindu beharko ditu txapelketa hasi aurretik (3 euro afari gabe). Egunean bertan txapelketan apuntatzeko aukera izanen da, baina ez da afarira joateko aukerarik izango. 20 minutuko partidak jokatuko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun