Urrezko Binakako Aizkolari txapelketako jardunaldia jokatuko dute igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2016ko urtarrilaren 14a

Amazabal pilotalekuan iganden eguerdiko 12:30ean hasita 

Urrezko Aizkolari Binakako Txapelketa – Eusko Label Sariko jardunaldi berri bat jokatuko dute urtarrilaren 17an, igande eguerdiko 12:30ean hasita Leitzako Amazabal pilotalekuan. Jon Rekondo eta Ruben Saralegi leitzarrak Xabier Orbegozo Arria V eta Mikel Larrañagaren kontra ariko dira.

 

Bost modalitate ezberdinetan hamabi enbor moztu beharko dituzte bi bikoteek. Beraien multzoko lehen postua Atutxa II eta Mugertza II.ak segurtatua dutenez, igandeko irabazleek errepeskara sartzeko bigarren postua izanen dute saritzak.

Urrezko Binakako Aizkolari txapelketako finala Azpeitian jokatuko dute otsailaren 28an hiru bikotek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun