Umore Ona elkartearen eskutik, bazkideek eta bazkide ez direnek ere eman dezakete izena urtarrilaren 9ra bitarte
Joan den urtean bezala. Sukaldaritza makrobiotiko ikastaroa antolatu du Umore Ona elkarteak, interesa duen edonorentzat (ez da beharrezkoa makrobiotikaren inguruan ezagutzak izatea). Urtarrilaren 13, 20 eta 27an eginen da, 18:30etik 21:30era, elkartean bertan. Gorka Gereño (Intxaurrondoko makrobiotika elkartetik) sukaldariaren eskutik ikasiko dituzte janari osasuntsuaren sekretuak.
Umore Onako bazkideek abenduaren 26tik 30era izan dute izena emateko aukera, 40 euroren truke. Bazkide ez direnek, berriz, abenduaren 31tik urtarrilaren 9ra daukate horretarako aukera, 45 euroren truke. Herrian bizi direnek lehentasuna izanen dute horreterako.