Abenduaren 31n mendi ibilaldia antolatu du Aresoko kirol elkarteak

Ttipi-Ttapa 2015eko abenduaren 28a

Ollo-Beriain ibilbidea egingo dute

Urteari bukaera emateko, Aresoko kirol elkarteak mendi itzulia antolatu du. 08:00etan Plaza Zaharretik abiatuta, Ollo-Beriain (San Donato) ibilaldia egingo dute, 17 kilometroko luzera eta 4-5 orduko iraupena duena. Zailtasunari dagokionez, erraza dela diote antolatzaileek eta herritarrei parte hartzeko deia luzatu nahi diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun